XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...); bainan, zerbeit traba kausiturik, uztailean egitekoa zen bilkura gibelatu behar izan zuten, eta beraz buruilaren 16-ean bildu ziren zazpi probintzietarik hogoi eta hameka eskualdun.
Huna, orduko
Ziberotik aldiz: Hatan apheza, Sallaberry Mauleko notaria, eta, gure oraiko eskualzale lagun ona, Albert Constantin Atharraztar jaun mirikua.
Goiko Nafarrak igorriak zituen Arturo Campionekin: Aranzadi, Goiburu eta Ithurralde'tar Suit jaunak; Gipuzkoak: Domingo Agirre Zumayako apheza, Ramon Artola Donostiarra eta Serapio Mugika Ondarrabikoa; Bizkaitik ethorriak ziren: Aranagoiri'tar bi anaiak Luis eta Sabin, Albizuri Bermeokoa, Arrese'tar Beitia Otchandianokoa, Arrospide, Grijalba, Zabala Bilbotarrak, eta, berrikitan galdu dugun aphez jakintsuna, Eskualzaindiaren eta Eskualzale guzien nausia R. M. Azkue.
Dozena bat jaun bazen oraino bertzalde, ezin ethorriz egonak zirenak, bainan bertzek eginak ontzat hartuko zituztela gaztiatu zutenak.
Erran behar da zenbeit urthe hotan Eskuarari eta Eskual ohidurer hasia zela mundua ohartzen, eta berrikitan zendua zan Ant. d'Abbadie'ek erain hazia sortzen, hazten eta fruitu emaiten zela abiatua: hirur urthe lehenago, Donibane Lohizunen egin ziren batzarre edo biltzarre (1)
Hots! eskualdungoak urhats handi bat bazuen eginik.